XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azken berba hau ahozkatzeaz batera, eta esakunea josi gabe utziz, zabal baino luzeago geratu zen izkribaua arrakastazko zuziak begitartea argitzen ziola, eta neuk zenbait losintxa zuzendu nizkiolarik, alai asko sentituko zen.
Berehala ordea, mihia askatu traza hartu nion vendômetar zehatzari; azkenerako, inguru-maugune amaiezinen buruan, Vendômen hitz-lege diren bi sexoetako politiko sakonengan aurrera eramandako ikerkuntzaren berri izan nuen.
Xehetasunak, halabaina, hain kontraesanguratsu eta lanbrotsuak ziren non lokartzeko suertean gertatu bait nintzen, benetako istorio harek ardura izugarri isioten zidan arren.
Izkribauaren hitz tono gor eta bakarra, zalantzarik gabe bere buruari entzuten eta baita bezero eta herritarrei ere entzunerazten ohitua, nere jakingrinatik gaindi zegoen dagoeneko.
Aldegin zuen, eskerrak.